Edukinetara joan

Asociación Cultural Argoiak

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Ikastaroak

Orain arte familiari, lanari-eta ekin badiozu, eta orain asti gehiago baldin baduzu, proposatzen dizugu zeure buruari denbora eskain diezaiozun.

Zatoz ARGOIAKera, beti gogoan izan duzun baina ezin izan duzun hori egitera. Animatu zaitez eta eman izena gure ikastaroetako batean, eta gozatu egingo duzu ikasten.

Zer ikasi nahi zenuke, aukerarik bazenu?Pentsatu al duzu inoiz ez dela berandu? Zaletasunak zure bizitza aberasten eta asebetzen du, eta lasaiago egoten laguntzen du.

Zer ikasiko zenuke, hala erabakiz gero? Margotzen, hizkuntza bat, abesbatzan kantatzen, aretoko dantzaren bat, Tai-chi ...

Irakurketa-tailerra

"2001 urte aldera, ARGOIAKeko emakume-talde batean beste gauza batzuk egiteko kezka sortu zen, eta kontuan hartuta garrantzi handia ematen diogula talde-lanari, irakurtzeko gunea sortzeko ideia agertu zen. Horrela sortu zen

IRAKURKETA TAILERRA
Ez da ikastaroa
Ez da klasea
Talde bat da

Obra bat besberdin irakurtzen saiatzen gara. Norberaren lana da, elkarrekin egiten duguna, eta aukera ematen digu ikuspegiak azaltzeko, iritziak, ...

Ekimen hori ez zen erraza izango Irungo Udal Liburutegiaren alguntzarik gabe. Hango arduradun Iñaki Ceberiok proposamena babestu eta abian jartzea ahalbidetu zuen..

Bi urte hauetan historiako, gaurkotasuneko, bidaietako obrak, biografiak eta abar irakurri ditugu.

Taldea zortzirekin hasi zen; orain, hemezortzi gara. Horrek adierazten du kideak asebetetzen direla.

© Asociación Cultural Argoiak - 20304 - IRUN - Tel. 943.620.621