Zeure buruarekin aurrera egin nahi baduzu, HAU duzu tokia. Emakumearen alde gurekin batera aritu nahi baduzu ... BAITA ERE. LUZEA DA IBILBIDEA!
- Ilusio horiekin hasi zuten bidea 1982an emakume-talde batek, Jesusa Taranillak animatuta. Asko lortu dugu: emakume batzuek irakurtzen eta idazten ikasi zuten, hainbat eta hainbat ikastaro, hitzaldi eta mahai-inguru egin ditugu, elkartearen honako helburu hauek lortze aldera:
- Emakumeari laguntzea bere ahalmenak garatzen eta gero eta gehiago parte hartzea gizarte, lanbide eta kultur kontuetan, dauzkagun eskubide eta betebeharrak geure gain hartuz".
- Gure jardueretan, 300 emakumek baino gehiagok parte hartzen dute astero.
- Kultur txangoak Goizetako ibilaldiak egiten jarraituko dugu igande batzuetan, Irun inguruko auzoak, baserriak eta leku interesgarriak ezagutzeko
- Abesbatza gure nortasunaren ezaugarri ezagunena da. Orain, kanta zaharrak berreskuratzen ari da abesbatza, gustukoa izaten baita berriz entzutea. Zenbait emanaldi eskaini ditu, Irungo Musikaren Fundazioak lagunduta, eta batzuetan giroa animatzen ere ibili da: Bentaseko jaiak, Txingudi eguna, Eguberriak, Zaharren egoitza, Abesbatzen Kontzertua (Musika Fundazioa).
- Hitzaldiak eskaintzen ditugu asteazkenero, arratsaldeko bostetan. Dibulgaziozko gaiak izaten dira: artea, gaurkotasuna, osasungintza, literatura, musika, historia, euskal kultura, etab. Hitzaldien ondoren, aisi-tartea izaten da lagunartean egoteko: aukera ederra giro atseginean harremanak izateko..
- Orain arte familiari, lanari-eta ekin badiozu, eta orain asti gehiago baldin baduzu, proposatzen dizugu zeure buruari denbora eskain diezaiozun. Zatoz ARGOIAKera, beti gogoan izan duzun baina ezin izan duzun hori egitera. Animatu zaitez eta eman izena gure ikastaroetako batean, eta gozatu egingo duzu ikasten
- Emakumearen Astearen programazioan, Literatur Lehiaketa nabarmentzen da. Jarduera hori sendotu egin da eskualdeko eta beste herri batzuetako zaleen artean. Aurten 14. urteurrena betetzen du.
- ARGOIAKek doan eskaintzen du Emakumeari Laguntzeko Zerbitzua. Konturatu ginen arazo familiarrak eta pertsonalak zituzten emakumeek profesionalen laguntza behar zutela, bai psikologikoa, bai juridikoa, eta horretarako sortu genuen emakumeari laguntzeko telefonoa.
Bulegoko ordutegiak Astearteak: 17:00-18:00