Edukinetara joan

Asociación Cultural Argoiak

Nabigazioa

Menu nagusia

Emakumeari Laguntzeko Zerbitzua

Emakumeari Laguntzeko Zerbitzua 2000ko azaroan hasi zen funtzionatzen

Hilabete hauetan, dei batzuk jaso dira; batzuk, interesatuarekin hitzordua eginda konpondu dira, eta, beste batzuk, telefonoz. Beraz, norbaitek nahi ez badu zein den jakin dadin, ez dago hitzordua egin beharrik.

Kontsulta bakoitzaren ondoren, eta aztertu beharra gertatuz gero, berriro hitz egiten da interesatuarekin. Normalean, zerbitzura datorrenak zalantzak eta kezkak izaten ditu arazo baten edo gehiagoren gainean, eta kontua da pertsona horri egoera argitu eta bide egokiena aukeratzen laguntzea.

Gogoratu edonolako kontsulta egin dezakezuela, dela gai juridikoa, dela gizartekoa, dela tramite burokratikoa. Egia da agian beldurra izan daitekeela berehala profesional batengana jotzeko: agian, gauza ezezagunari beldurra diogulako, edo zenbat diru balioko duen,... Baina horren ondorioz, pertsonak arazoari bueltak eta bueltak eman besterik ez du egiten, eta horrela gero eta gehiago hondatzen da psikologikoki.

Horregatik, une latz horiek saihesteko, hoberena da zalantza horiek lehenbailehen argitzea eta profesional baten aholkuak entzutea. Horrenbestez, Zerbitzua erabiltzera animatu nahi zaituztegu, zuen intereserako sortu baita, zuei laguntzeko ilusioz. Gainera, aurkezpenean esan bezala, diskrezioa erabatekoa da, eta tratua, profesionala izateaz gain, beroa eta gertutasunezkoa ere bada

Webgune hau da: Portal de Asociaciones de Irun
© Asociación Cultural Argoiak - Bertsolari Uztapide, 6 bajo (Palmera-Montero) - 20304 - IRUN - Tel. 943.620.621